Maitane dut izena 21 urte ditut eta betidanik sorginak izan ditut gogoko. Majisteritza nago ikasten txikitatik nire pasioa izan delako nolabait esatekotan. Nire lagunak erotu egiten nituen beti andereño izan nahi nuelako eta gainera etxerako lanak bidaltzen nizkielako jajaja, bueno bromaz aparte. Pertsona normala kontsideratzen nahiz, agian batzuetan ero xamarra baina horrek bere zarma badauka, bestela mundu honetan itoko ginatekeelako. Ez duzue uste?
Ezaugarri batzuk esatearren horrelaxe deskribatuko nuke nere burua: Sentikorra, jenio txarrekoa, burugogorra, alaia(ahal denean behintzat), jaizalea, bat-batean jasanezina jarri ahal nahiteke edo oso pozik, nire ideak finko dauzkadalakoaren ustean nago, hipokresia gorroto dut, bihotz honekoa, injustiziak ez ditut aguantatzen...
Eta azkenik esan beharra daukat Mari-n sinisten dudala eta errespetagarria iruditzen zaidala beste sinismen batzuen antzera, beti ere inori kalterik egin ez ezean. Gure kulturaren parte izanik saindu beharreko kondairak dira nire ustetan behintzat.