Monday, November 06, 2006
KRISTAUTASUNA AURKA \ INKISIZIOA
Saiatu izan dira batzuetan abadeak Mariren aurkako konjuroak egiten, baina ezagutzen den kasuetan Dama atera da garaile. Behin Ain abade bat Mariren haitzulo aurrean meza esatera joan zen eta berarekin eraman zuen mutiko bat meza laguntzeko. Aurretiaz, lurrean aurkituko zituen zenbait gauza ez hartzeko abisatu zion mutikoari. Meza esaten hasi zenean, ezin izan zuen eta mutikoari galdetu ziob ea zerbait hartu zuen lurretik. Hark, baietz. Eskua poltsikoan sartu eta kanporatzean apo bihurtu zen orrazi bat atera zuen.
Supelegorren, berriz, Damaren aurkako konjuroa egitera joan zen abadeari, sotana erre zitzaion inork azaldu ezin izan zuen eran eta handik gutxira hil egin zen.
Inkisizioak pertsona hauei(sorginei) egokitu zizkien salakuntzak, besteak beste, hauexek izan ziren: deabrua Jainkotzat edukitzea eta berarekin meza beltzak ospatzea, baita metamorfosiaren burutzapena ere, itsasoko ekaitzak sortaraztea(Zugarramurdi, lerro zuzenean eta distantzia ez oso handian dago Kantauri itsasoarekin , eta sorginek Donibane Lohitzunera sartzen ala irteten ziren itsasontziak galarazteko ekaitzak gertarazi ohi zituzten), bidean, animalien eta baita pertsonen kontrako malefizioak egitera, eta azkenik, beste gauza batzuren artean, banpirismo eta nekrofalagia(hildako izakiak jaten dituzten animaliez esaten da) egitearen salakuntza ere. Horrela izanik, 1610ko Azaroaren 7 eta 8an, soginek hartu zuten beren epaia: 18 absolbatuak, 12 sutean erreak( haietako 5 lehenago gartzelan hildakoak) eta gainontzakoei mota askotako zigorrak ezarri zizkien, besteak beste, ondasun-galpena, betirako gartzela, gartzela mugatua, eta abar.
Gauza bat esan beharra daukagu, sorginak kurak egiten zituztela eta ola, horregaitik ez ditugu gaiztotzat artu behar, nahiz eta inkisizioan dana manipulatu zuen elizak…
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment