Monday, November 06, 2006
SORGINAK ETA AKELARREAK
Mari sorgina den heinean sorginen sorgina da. Akelarreetan parte hartzen zuen: Ostiral gauetan sorginak eta sorginduak jai bat ospatzen ohi zuten. Jai hau gau erdian asten zuten eta egun sentia baino lehen amaitu. Haiek baino ez zekiten non eta zelan ospatzen zen. Bere izena bakarrik dakigu Akelarre. Eta Mari Zugarramurdira joaten zen ere. Garaiko dokumentuak esaten digutena besterik ez da; baina gaur egun, Zugarramurdin, akelarrearen eskenatokia geratu zaigu soilik eta zugarramurditarrek beren sorginekin zeuzkaten peripeziak kontatzen dizkiguten kondairak ere. Gisa honetakoak: sorginek neska bat bahitu zutenarena, sorginbatek jaso zuen eskarmentua”Behar ez zuen lekuan sartzeagaitik”, edo mendian galdutako bi ahizpena, sorgin batzuren alabarena, argazkila jo baino lehenago etxetik irteten ausartu zanarena, sorgin bat bere emaztegaitzat zaukan mutilari gertatu zitzaionarena…
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment