Thursday, February 07, 2008

Kodea berrezkuratu dut!




Aupi! Beno ba, kodea lortu eta gero(azkeneannn!!!jeje) hurrengo egunetan informazio gehiago idatziko dut! patxos!


Sunday, January 21, 2007

HEGAKA!!! Sasi guztien gainetik hodei guztien azpitikkk


SORGINEZ MOZORRATUTA




AMAIERA


Espero dut polita, erakargarria eta didaktikoa iruditu izana!Azterketak bukatutakoan(Otsailaren 7tik aurrera) post-a gehiago idatziko ditut!!!

musutxu handi handi bat

Thursday, January 11, 2007

IZEN DESBERDIN GEHIAGO

Lehen esan bezala izen ezberdinekin ezagutzen dugu gure sorgintxoa, baino herrien arabera izen dezberdinak izaten ditu:

Elduain, GipuzkoaMariarroka - Olazti, NafarroaMariurraka - Abadiño, BizkaiaMariburrika - Garai, BizkaiaMarije Kobako - Markina, BizkaiaTxindokiko Marie - Amezketa, GipuzkoaPuiako Maia - Oiartzun, GipuzkoaMuruko Damea - Ataun, GipuzkoaAketegiko Damea - Zegama, GipuzkoaAnbotoko Damea - Zarautz, GipuzkoaAmuteko Damie - Azkoitia, GipuzkoaAnbotoko Señora - Gipuzkoa eta Bizkaiko herri ugaritanAnbotoko Sorgina - Durango, BizkaiaAketegiko Sorgina - Zegama, GipuzkoaGaiztoa - Oñati, GipuzkoaSugarra - Ataun, GipuzkoaIona Gorri - Lezkume, Nafarroa BeheraMariburute - Udabe, NafarroaAldureko Mari - GorritiMarie Labako - IspásterMarimur - LeizaPuyako Maya - OiartzunAralarko Damea - AmezketaPutteriko Damea - ArbizuIllunbetagaineko Dama - LacunzaArrobibeltzeko Andra - AscainBideko Emazte Zuria - Santa EngraciaArpeko Zaindua - Biderrai, Nafarroa/LapurdiDamatxo - Lizarraga...

Wednesday, January 10, 2007

IKASBIDERAKO

Euskal- mitologiaren ikasbiderako

IZEN DESBERDINAK


Izen askorekin ezagutzen da gure Mari maitea: Anbotoko Dama -dama de Anboto-, Amuteko Damie -la dama de Amute-, Arrobibeltzeko Andra - Señora de Arrobibeltz-, Anbotoko Sorgiña -la bruja de Anboto-. ...

PELIKULA

Pelikula interesgarri bat:

SORGIN BAT ETXEAN

DANTZA


SORGIN DANTZA

Monday, January 08, 2007

IBILBIDEA


Baltzolako haitzuloak eta Jentilzubi arkua dauden lekurako bisitaldia egiteko, naturaren gurarien arteko txango polita egin behar da. Leku horiek karga mitologiko handia eta historia oso zaharra dute, eta haitzulo horietan aurkituriko Bizkaiko lehenengo biztanleen aztarnek hori egiaztatzen dute.
Ibilbidearen hasiera Dimako mendateko errepidean dago; 29. kilometroa adierazten duen mugarrian desbideratu egingo gara, Zamakola auzorantz jaisten den errepidetxo batetik.
Zubia zeharkatu ondoren, hormigoizko bide batetik egingo dugu gorantz, eta hori Jibiltar baserriaren ondoan amaitzen da, gainean bertan. Baserri horrek honako kondaira hauxe dauka: bertan bizi izandako emakume batek, haitzuloaren ondoan ganadua zaintzen ari zela, Jentilzubi arkuan eserita orrazten ari zen lamia batekin egin zuen topo. Lamiari urrezko orrazia erori zitzaion bidera, eta baserriko neskameak hartu egin zuen. Egun horretatik aurrera, lamia gauero joaten zen Jibiltarrera, eta atetik hots egiten zuen: "Eman orrazia, bestela hil egingo zaitut eta". Lamiek, atearen bitartearen ondoan jarrita, iseka egiten zieten gauetan sukaldean iruteko biltzen ziren emakumeei, eta ikaratu egiten zituzten. Gau batean, emakume-arropekin jantzitako gizon bat eurekin iruten gelditu zen; lamia bat hurbildu eta hauxe esan zion: "Bizarduna eta iruten?". Gizonak, burdina sutan jarrita baitzuen, lamiaren begian sartu zuen eta hori ez zen gehiago Jibiltarrera itzuli.
Lurrezko bide bat haran txikian eta estuan sartzen da; eta, zubi batetik, Baltzola erreka zeharkatzen du (metro batzuk gorago sorturiko erreka). Jentilzubiren azpian egongo gara berehala. Arku natural hori haitzuloen sarbidea zen, harik eta higadurak barrunbea bota arte, eta orain arkua baino ez da gelditzen. Jentilzubiren azpitik igaro eta berehala, zulo handi bat ikusiko dugu kareharrizko horman, eta hori Baltzola haitzuloko sarbideetariko bat da. Diotenez, hori Mariren bizilekuetariko bat zen, eta gainera, lamiak eta Sugoi (suge itxura hartzen zuen jeinua) ere bertan bizi ziren.
Bideko bihurgune batetik, zidor bat abiatzen da Zamakola gaztainadiaren artean. Bideak troka uzten du sigi-sagak eginez; gero, bihurgune batean, zidor bat ikusi eta bertatik itzuliko gara aparkalekura. Gorago, alde batean, Baltzola haitzuloko beste sarreretariko bat dago. Bertatik sartuz gero, linternarik gabe ere, gela handi batera iritsiko gara, eta bertan historiaurreko aztarnategi handia aurkitu zuten. Aho zabaletik irtengo gara, eta bertan erreka lurpean sartzen da, gero berriro ere Jentilzubitik hurbil agertzeko, lehen utzi dugun bidera. Aurrean Abaro tunela ikusiko dugu, eta bertatik erreka mendian zehar doa. Galeria zeharkatzeko eta beste muturrean irteteko aukera daukagu; bestela, kanpoaldetik joango gara, Baltzola eta Abaro haitzuloen ikuspegiekin gozatuz, eta handik gutxira, San Lorenzoren baseliza dagoen tokira iritsiko gara. leku horretan, haitzulo artifizial baten ondoan dagoen iturrian ura edan dezakegu; haitzulo hori Lourdesekoaren kopia da, eta bertan Bargondia mendiaren gaineko ikuspegi bikainez gozatzeko aukera izango dugu.
Leku beretik itzuliko gara, Baltzolako bideko bihurgune itxira heldu arte. Zidor horizontal batek burdinsarez babesturiko zulo bateraino eramango gaitu. Axlorreko aterpe naturala da; Jose Miguel de Barandiaranek aztarnategi arkeologiko garrantzitsua aurkitu zuen bertan, 1932an, eta horrek gizakiak Bizkaian izandako presentziarik antzinakoena egiaztatzen du. Historiaurreko gizakia luzaro bizi izan zen bertan, sukarriz eta arbelez landutako milaka piezek eta animalien hezurrek (adibidez, bisonteak, zaldiak eta elur-oreinak) agerian jarri dutenez.

AKELARREA




Sorginak euskal folklorean sustrai handia duten jeinuak dira. Euskal Herriko sorginak antzina-antzinatik dira ezagunak; basoko belarrak eta fruituak biltzen zituzten emakumeak ziren, eta horiekin jendea senda tzen zuten; aztiak, igarleak eta petrikiloak ere baziren. Landareak oso ondo ezagutzen zituztenez, horiek beste mota bateko efektuak sortzeko ere erabiltzen zituzten, eta horrela, azaldu ezineko heriotzak sortzen zituzten, eta jendeak heriotzak sorginkeria baten eraginezkoak zirela pentsatzen zuen. Kristautasuna iritsi eta finkatu zenean, sorginak bazterturik gelditu ziren gizartean, eta jazarri eta exekutatu egin ziren. Sorginen bilera horietan gertaturikoari dagokionez, gaiko adituek diotenez, horren inguruko guztia inkisidoreen eta epaileen fantasia da, pertsona gaizto horiek aldatu egin baitzituzten gaueko jai batzuetako gertaerak; izan ere, halako jaien aitzakia bakarra alkohol gehiegi edatea zen. Epaiketa horien ondorioz, XVII. mendean, Inkisizioak Logroñon egindako epaiketan, zenbait sorgini eta aztiri heriotza-zigorra ezarri zitzaien.
Akelarrea edo sorginen bilera aker "sataniko" batek zuzentzen omen zuen. Gauerdiaren eta goizaldearen artean egiten zen gehienetan. Sorginak airetik iristen ziren, animalien gainean hegaz eginez, eta beste sorgin batzuk animalia bihurtzen ziren. Kide berriak aurkeztu eta sorginen aitortza publikoa egin ondoren, sorginek orgia itzela egiten zuten, suteen argitan dantza eginez, txistuaren eta danbolinaren musikarekin, eta alkohola eta haluzinagarriak ere oso ugariak ziren; akelarrea egunsentian amaitzen zen, zalaparta handiarekin.

BI MUNDUAK



SupelegorEuskal mitologiak bi zatitan, bi mundutan edo bi errealitatetan banatzen du unibertsoa. Lurrazalean ezagutzen duguna daukagu, gizakiak bere nagusitasuna ezartzeko mundua; azal horren azpian lurpeko mundua dago, jainkoen bizilekua den mundu iluna. Haitzuloak bi munduen arteko kontakturako bideak dira. Supelegor haitzuloari buruzko kondaira asko eta
asko daude, esate baterako, haitzuloan sorginak eta lamiak bizi zirela dioena. Sorginak antzinako jainkoekin loturiko emakumeak ziren gehienetan, eta erritual erlijiosoak, madarikazioak eta biraoak egiten zituzten; nolabait esateko, antzinako erlijioetako emakume apaizak ziren. Lamiak, aldiz, ez ziren gizakiak, baina euren kanpoko itxura emakumearena zen, eta erraz ezagutzen ziren, ahatearen edo ahuntzaren oin bat zutelako. Mariren zerbitzari horiek maitale sutsuak eta laztankorrak ziren, eta horietaz maitemintzen zen gizona erotu egiten zen.
Hala eta guztiz ere, Supelegor beti izan da leku atsegina jendearentzat; diotenez, bost artzainek Supelegorrera bizitzera joatea erabaki zuten, eta, otsoen erasoari beldur ziotenez, haitzuloan bostehun ardi sartzen zituzten. Gau batzuetan, ardiak bat-batean esnatzen ziren, ikaratuta, eta haitzulo osoan zehar korrika hasten ziren; artzainek ez zuten inoiz inor ikusten, baina goizean haur baten aztarnak aurkitzen zituzten. Lamien jolasa omen zen, baina azkonarraren aztarnak baino ez ziren izango segurutik, haurren aztarnen oso antzekoak baitira. Behin batean, Zeanuriko Ipiña auzoko gazte oso aberats bat Supelegor haitzuloan sartu zen, beste bi edo hiru lagunekin batera. Halako batean, norbait itzaletatik irten, besarkada oso handia eman eta itolarrian utzi zuen. Lagunek etxera eraman zuten hilzorian, eta handik zortzi egunera hil zen. Orduko sinesmenen arabera, halako besarkada sendoa emateko gauza zen bakarra basajaun zen; baina, agian, bere kumak defendatzen ari zen hartz emea ere izan zitekeen, halako "besarkada" sendoa baita horien ohiko defentsa, eta hartzak hiltzeraino defendatzen ditu bere kumak.

HAITZULOA

Otsabideko lapurraItxina mendilerroko kanpoaldeko hormetan, Urtutze leizearen azpian, Otsabide Pagozabala Ganeko Axpea izeneko haitzuloa dago. Behetik, zulo naturalak irudimenezko gaztelu baten atearen antza dauka; haitzulo horretan sorginak, piztiak eta Otsabideko lapurra bizi dira: jendeak dioenez, haitzulo horretan bizi zen lapur batek (lapurretak ezkutatzeko erabilitako haitzuloa) dirutza handia bildu zuen. Frantzian harrapatu eta Parisko espetxera eraman zuten, baina hilzorian egon arte ez zuen esan altxorra non zegoen. Espetxeko lagunek, euren kondenak betetakoan, Itxinara etorri ziren altxorraren bila; baina, haitzuloan sartzen saiatu zirenean, ahotik sua botatzen zuen zezena agertu zen, eta ezin izan ziren sartu. Hilabete batzuk geroago, bere laguna izandakoaren hezurrekin iritsi eta hezurrok haitzuloaren sarreran lurperatu zituzten. Ordutik aurrera, zezena ez zen gehiago agertu eta lagunek altxorra hartu ahal izan zuten.

LURRAREN PERTSONIFIKAZIOA

Anbotoko damaMari, Lurraren pertsonifikazioa eta naturako jeinu guztien erregina, Euskal Herri osoko kondairarik klasikoena eta hedatuena da. Mari (akelarreko sorgina) jainkosa baten izena da; hori, batzuetan, arropa dotorez jantzita agertzen da, edo sutan, edo gainean ekaitzeko hodeiak daramatzan zaldi itxuran. Halaber, alde batetik emakume itxura duen zuhaitz gisa ere agertzen dela esaten da. Kondairak dioenez, bi seme ditu, Atarrabi eta Mikelatz, beti elkarren aurka ari diren bi jeinu, eta horrek ongiaren eta gaizkiaren arteko borrokaren ikuspegi kristaua adierazten du.
Mendietako haitzuloetan bizi da eta hiru bizileku nagusi ditu: Supelegor haitzuloa, Anbotoko haitzuloa eta Larrunarri leizea. Beste bertsio batzuek diotenez, Mariren hirugarren bizilekua Aizkorri mendilerroan dago. Bizkaian, Mariren bizilekurik gogokoena Marienkobia da, Anboto mendiaren ekialdeko horma bertikal ikaragarrian. Sarritan laino itxuran agertzen da, horren gailurrean. Laino horien izena "amillana" da, mendi mitiko horren inguruko eskualde osoan.

AINTZINA-ANTZINATIK...

Antzina-antzinatik, gizakiak ingurua azaltzeko beharrizana sentitu du, horrek beldurra ematen baitzion: euria, ekaitzak, haizea...Horretarako, ongiaren eta gaizkiaren oinarrizko kontzeptuekin bat egiten zuten izaki mitologikoak sortu ditu. Geure aurrekoek, ahoz eta beheko suaren ondoan, pertsonak babesten edo zigortzen zituzten izaki mitologiko horiei buruzko kondairak sortu zituzten, izakiok gizakien ondoan bizi zirelakoan. Bizkaiko mendietan bizi diren pertsonaiak asko dira: Anboton (Mariren bizilekua), Itxinan (Otsabideko lapurra eta lamiak, besteak beste), Baltzolan (jentilak) eta Lamindaon (Petralandako akelarreak).

KANTA


ANBOTOKO MARI

Anbotoko Mari sorgina
Gure arbaso guztien zaindari
Hegan doa mendietan barrena,
Etorriko da berriz egiaren bila
Laino guztien azpitik,
sasi guztien gainetik
Bizirik dago bere arima galdua!
Laino guztien azpitik,
sasi guztien gainetik
Bera izango da zure amesgaiztoa!
Anbotoko Mari sorgina
Zure begiek dena ikusten dute
Euskadiko Dama txuria
Inkisizioak sutan erre egin zuen
Egun gauza ez da desberdina
Politikari eta epaileen aurren
Haiek dute beti azken hitza,
Inkisizioaren mamua berriz itzuli da!
Laino guztien azpitik,
sasi guztien gainetik
Bizirik dago bere arima galdua!
Laino guztien azpitik,
sasi guztien gainetik
Bera izango da zure amesgaiztoa!
Anbotoko Mari sorgina
Zure begiek dena ikusten dute
Euskadiko Dama txuria
Inkisizioak sutan erre egin zuen
Anbotoko Mari sorgina
Zure begiek dena ikusten dute
Euskadiko Dama txuria
Inkisizioak sutan erre egin zuen
Sorginaren mendakua zuen gainean eroriko da!
Sorginaren mendakua zuen gainean eroriko da!

SORGINAK


Sorginak Mariren leizetan haren neskame dauden ahaideak dira. Pizti itxura hartzen dute sarritan, eta gorputz atal bat falta zaie gehienetan, eskua, hanka edo burua; katu itxura hartzen dute maiz.

Gauerdian hasi eta goizaldeko oilarraren kukurrukuraino bakarrik iristen da euren aginpidea. Zuberoan Belegile izena hartzen dute.
Katu itxuraz azaltzen dira askotan, eta sorginkeria kentzeko, katuaren itzalari egurra eman behar zaio.

SORGINTASUNA

Euskal Herrian betidanik sinestatu izan da sorgintasunean. Gaur egun, batez ere, akelarreekin lotzen badira ere, aitzinean sorginek gauza onak eta txarrak egin zitzaketen. Apoa, sugea, erratza, akerra... elementu sakratuak ziren eta emakumeen indarra erakusten zuten. Herritar asko joaten zitzaien laguntza eske: ukendu, sendabelar eta aholku eske alegia; alabaina, mundu magiko hori deabrutu egin zuen eliza katolikoak, beldur eta gorrotoa sortu asmoz sorginei buruzko alegiak asmatu zituen. Elizak emakumearen ahalmen hori ezabatu nahi izan zuen, bera baitzen deabruarekin harremanetan jartzen zena, lehorteak eragin eta begizkoa botatzen zuena. Izaeraz, berriz, zitalak omen ziren, zikinak eta sexualitate handikoak.
Eliza Katolikoaren ustez emakumea zen paganismoaren zabaltzaile nagusia Euskal Herrian: akats handiak ditu, arriskutsua da eta sexualitate kontrolaezinekoa da; gainera, kutsakorrak dira eta fisikoki aldrebesak. Berotasun handia dute gorputzean eta sagar bat eskutan hartuz gero, ximel-ximel eginda uzten dute. Azken finean, egiazki, sorginek boterea dute eta botere hori kendu nahi die elizak. Gainera, mezu horren guztiaren azpian interes politikoa ere nabarmen ikus daiteke: XVI. mendean Gaztela eta Frantziako monarkiak Pirineotako Ituna (1659) prestatzen ari ziren Nafarroa bitan banatzeko. Sorginak "muga" horren alde batetik bestera igarotzen ziren, zatitu nahi zen lurralde bakarrean bizi ziren, eta horregatik, arriskutsuak bilakatu ziren. Elizak ere Jainko bakarra ezarri nahi zuen eta jauntxoek feudalizazio saioak egin nahi zituzten. Herritarrak matxinatu egin ziren, eta Gaztela-Frankoen erregeek eta Erromako elizak Inkisizioa martxan jarri zuten. Errepresio bide hori ongi baitzetorkien horiei denei

JANTZIAK




XVI, mendeko euskal emakumeek liho fin-finezko beatilak erabiltzen zituzten, buruan adar forma eginez txirikordatuta. Zenbat eta metro gehiago izan, emakumeak kategoria handiago! Aberastasuna lihoan baitzegoen oinarrituta». 20 metroko estalkiak ere erabiltzen zituzten. Tontor kuneiforme hori sexuarekin lotutako ikurra izan zitekeela eta, Elizak debekatu egin zuen behin eta berriro. «1560. urtekoak dira lehenbiziko eragozpenak. Oso lizunak zirela, eta harrotasun seinale... Baina emakumeek erabiltzen jarraitu zuten. 1620an oraindik debekatzen ari ziren. Urte askoan, Eliza kontra izan arren, erabili egin zuten. Emakumearen indarraren ezaugarri bat baitzen.
Forma hori, hain argi, Euskal Herrian bakarrik erabiltzen zela diote edituek, eta ezkon egoeraren arabera (ezkongabe, ezkondu edo alargun) ezberdin izan zitekeen: Emakumea haurdun geratzen zenean, haurraren aitak beatila oparitzen zion, jaioberria babestuko zuela adierazteko. Interpretazio batzuen arabera, alarguntzean emakumeek tontorra estalki barruan ezkutatzen zuten, ezkonduen adarrak, berriz, sexuaz gozatzen ari zirela esan nahi zuen. Plazeraren jabe zirela, alegia.




Maiz, erratz baten gainean, katua lagun eta kapela tente batez jantziak irudikatu dira euskal sorginak. Garai horretako emakumeen jantzia, ordea, oso bestelakoa zen Euskal Herrian. Oso litekeena da sorginak ere modu horretan jantziak izatea.

Thursday, December 14, 2006

MIKELATS

Euskal mitologiako jeinua, Mariren semea eta Atarrabiren anaia gaztea. Marik bezala, ekaitzak sortu eta artaldeak eta uztak galduko dituzten harri-jasak gidatzen ditu. Alegiak kontatzen duenez anaiarekin batera Etsairen leizean egin zituen ikasketak eta anaiari esker libratu zen handik.

MIKEL LABOAREN ABESTI FAMATUA


Baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
Zai, zoi, bele,
harma, tiro, pun!
Xirristi-mirristi
gerrena plat,
Olio zopa
Kikili salda,
Urrup edan edo klik ...
ikimilikiliklik ...

(Hitzak: Herrikoia. Musika: Mikel Laboa)

Thursday, November 23, 2006

GURE DAMA


EUSKAL HERRIKO DAMA

ASMATUTAKO ABESTIA


Iepa arratsalde honetako doinua erabiliz abesti hau abestera gonbidatzen zaituztet!jeje


MARI DA GURE JAINKOSA
ANBOTOKO DAMA,
ERRUBIA TA EDERRA, AZAL ZURIKOA
BERE AHALMENEN ARTEAN
HAINBESTE DAUZKAGU
GAUZAK URRE BIHURTU
ERE EGITEN DITU.

NAHIZ ETA GIZON ASKOKIN
IBILI IZAN DEN,
BERE SEMEEN AITA
SUGAR ERE IZAN ZEN.

ORTZIAN ZEHAR DABIL
ERRATZAN GAINEAN
MENDIRIK MENDI HEGAN
DABIL GURE DAMA.

MARI MARI MARI MARI
MARI MARI MARI
HAUXE DA GURE AMA
ANBOTOKO SORGIN!

MARI MARI MARI MARI
MARI MARI MARI
HAUXE DA GURE AMA
ANBOTOKO SORGIN!!!


SORGIN, SORGIN, SORGIN…


Zer gustatu zaizue edo ez? :-)