Monday, January 08, 2007

HAITZULOA

Otsabideko lapurraItxina mendilerroko kanpoaldeko hormetan, Urtutze leizearen azpian, Otsabide Pagozabala Ganeko Axpea izeneko haitzuloa dago. Behetik, zulo naturalak irudimenezko gaztelu baten atearen antza dauka; haitzulo horretan sorginak, piztiak eta Otsabideko lapurra bizi dira: jendeak dioenez, haitzulo horretan bizi zen lapur batek (lapurretak ezkutatzeko erabilitako haitzuloa) dirutza handia bildu zuen. Frantzian harrapatu eta Parisko espetxera eraman zuten, baina hilzorian egon arte ez zuen esan altxorra non zegoen. Espetxeko lagunek, euren kondenak betetakoan, Itxinara etorri ziren altxorraren bila; baina, haitzuloan sartzen saiatu zirenean, ahotik sua botatzen zuen zezena agertu zen, eta ezin izan ziren sartu. Hilabete batzuk geroago, bere laguna izandakoaren hezurrekin iritsi eta hezurrok haitzuloaren sarreran lurperatu zituzten. Ordutik aurrera, zezena ez zen gehiago agertu eta lagunek altxorra hartu ahal izan zuten.

No comments: